La Peña Dulce

1939an, José Murgíak eta Casida Sagarribaik La Peña Dulce gozotegia sortu zuten. Momentu hartatik gaur egun arte, hiru belaunaldi izan dira bertan lan egiten eta oraindik familia izaerako enpresa bat da, non sortzailearen errezetak eta gozogintza modernoa harremantzen diren. 

75 urte hauetan La Peña Dulce-k asmo argia izan du: bezeroei kalitate paregabeko gozoki eta txokolateak eskaintzea, profesionaltasun eta zintzotasunez ekoitziz.  

Baliabide hoberenak erabiltzen ditugu, naturalak eta BETI kontserbagarririk edo gehigarri artifizialik gabekoak. Eguneroko esfortzu honek enpresa une garrantzitsu batera eraman du, sortzailea harro egongo litzateke: 2009tik, turroiak, trufak eta bonboiak Japoniara esportatzen dira eta oso preziatuak diren.

Produkturik ezagunena KUBO FORMAKO TRUFAK dira, 10 mota baino gehiagotan aurki daitezkeenak. Hemen mundu osoko txokolateak nahasten dira produktu lokalekin, esne-gaina eta gurin freskoa bezala.

Horrela, KUBO FORMAKO TRUFAK %100-ean naturalak dira, eta hori... Nabaritu egiten da!!!

Ba al zenekien...?

"Goxua" bezala ezagutzen den produktua Confiterías La Peña Dulce-ren sortzailearen sormen bat da, eta honek "POSTRE VASCO" deitu zion. Orain ikusten den bezala aurkeztu zuen, tamaina ezberdineko buztinezko kazolatxoetan, karamelozko esne-gaina eta gorringo txigortuarekin. 

Salmenta arrakasta bat izan zen eta laster agertu ziren antzeratu nahi zutenak, baina ez zuten jatorrizkoaren kalitatea lortu, horregatik jarri zitzaion kazolatxoaren beheko aurpegian "Beti antzeratua, inoiz berdinduta", orain arte gure dendetan gehien saldutako postrea izanik.